Gizartea -

Espetxea Nafarroan

Iruñeko kartzela berria 2012 urte hasieran irekiko dute

Santa Luzia mendixkan dago, eta 504 gelako espetxea eta 512 gela bikoitzeko gizarteratzeko zentroa izango ditu.

Urteko lehen hilabeteetan zabalduko ditu ateak Iruñeko espetxe berriak

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako espetxe berria 2012. urtearen hasieran irekiko dute, Espetxeen Erakundeen idazkari nagusiak gaur esan duenez. "Zentrora sartu aurretik zirena baino pertsona hobeak gizarteratzen" saiatuko dela nabarmendu du.

Gallizok "Norte II" guneko obrak bisitatu ditu Iruñeko Santa Luzia mendixkan; obrak amaitzen ari dira orain. Kartzelak Espetxea (504 gela) eta Gizarteratze Zentroa (512 logela bikoitz) izango ditu.

Berritasun gisa, espetxeak ez du zaintza dorrerik; horren ordez, gaur egungo beste sistema batzuk ditu. Gela bakoitzak 13 metro karratu ditu, normalean izan ohi dituen 10en ordez, eta prestakuntza eta okupazio programak bideratzeko tailer berriak dauzka. Kirol eta kultur moduluak ere badu gimnasio, kiroldegi, igerileku, frontoi, liburutegi eta ikasgela eta guzti.

Gizarteratze zentroa, berriz, kartzela-zigorra erregimen irekian betetzen duten edo birgizarteratze prozesuan aurreratuta dauden presoei zuzenduta dago, baldintzapeko askatasuna dutenei edo kartzela-zigorraren ordezko neurriak (lokalizazio iraunkorra, esaterako) betetzen ari direnei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea