Gizartea -
Suhiltzaileen gida
EAEko suhiltzaileentzat gida berria egin dute
Arkautiko Polizia Ikastegiaren gidak 1995ekoa ordezkatu du eta Espainiako suhiltzaile guztientzako erreferentzia izan nahi du. 1.800 ale argitaratuko dituzte.
Erredakzioa
Arkautiko Polizia Ikastegiak (Gasteiz) Euskal Autonomia Erkidegoko suhiltzaileentzako gida berri bat editatu du, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren agindupean. Espainiako su itzaltze eta salbamendu zerbitzuentzat "erreferente" bat izan nahi du.
Rodolfo Ares Eusko JaurlaritzakoHerrizaingo sailburuak eta Elena Moreno Ikastegiko zuzendariak gaur aurkeztu dute gida berri hau. 1995ekoa ordezkatu du, hura, "Estatuan erreferentzia" testua izateaz gain, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako liburuetatik gehien saldu dena (25.000 ale) da.
Gida berriak bost liburuki ditu eta ondorengo gai hauek jorratzen ditu: salbamendu lanak, sutea kontrolatzeklo eta itzaltzeko prozedurak, fenomeno naturalen aurrean hartu beharreko jokabidea, operatiboen erabilera eta organizazio eta garapen profesionala. 1.800 ale argitaratzea aurreikusi dute.
Espainian "erreferentziazko" gida eta nahitaez irakurri beharrekoa izatea nahi du Morenok, argitaratutako azkena bezala. Oraingo hau EAEko suhiltzaile zerbitzu guztietako berrogeita hamar bat langilek egindako lanaren emaitza izan da.