Gizartea -

TRAFIKO-ISTRIPUA

Gizon bat zauritu da Durangon, autoarekin aldapa behera erorita

Istripua 05:10 aldera gertatu da Durangoko Santa Luzia auzoko baso-pista batean. ibilgailu bat pendiz batetik pinudi batera erori da. Zorionez, gidaria ez da larri zauritu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu da gaur goizaldean Durangon, autoarekin aldapa batetik behera erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 05:10 aldera gertatu da Durangoko Santa Luzia auzoko baso-pista batean, ibilgailu bat ezponda batetik pinudi batera erori denean.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta autoa egonkortu behar izan dute, aldapan behera jarraitzeko arriskua baitzuen. Gidaria, gizonezkoa bat, Galdakaoko ospitalera eraman dute. Ez zirudien zauri larririk zuenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak