Gizartea -

Auto ilarekin amaitzeko

A-8ko errei itzulgarriak funtzionatzen jarraituko du

Amparo Lopezek eta Serafin Sanchezek "proiektua bizirik mantentzeko" konpromisoa hartu dute gaur goizean Bilbon egindako bileran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amparo Lopez Euskadiko Trafiko zuzendariak eta Serafin Sanchez Kantabriako Trafiko zuzendariak Aste Santuan A-8 errepidean abian jarri zuten errei itzulgarriak funtzionatzen jarraituko duela baieztatu dute gaur . Bilboaldeko Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen inaugurazioaren ondoren, Bizkaiko noranzkoan ere jarriko dute laster martxan.

"Proiektuak bizirik jarraitzen du", jakinarazi du Euskadiko Trafiko zuzendariak gaur goizean Serafin Sanchezekin Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroan egindako bileran.

Bi agintariek ziurtatu dutenez, proiektuak sekulako arrakasta izan du Bizkaian. Hari esker, urtea joan urtea etorri udako egunetan Euskaditik Kantabriara bidean sortzen ziren auto ilara handiak saihestu ahal izan dira.

Errei itzulgarria zabaldu duten hamazazpi egunetatik bitan Kantabrian sortutako auto ilaren inguruko kezka azaldu dute Lopezek eta Sanchezek, eta auto ilarak bukatzeko konpromisoa hartu dute biek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea