Gizartea -

SUTEAK

Emakume bat ospitaleratu dute Bilbon sute batean kea arnasteagatik

00:30 aldera gertatu da, Bilboko Arbolantxa zeharkaleko etxebizitza bateko hirugarren solairuan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

71 urteko emakume bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, Bilboko Otxarkoaga auzoko bere etxean izandako sutean kea arnastu baitu, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakariak gaur izan dira, 00:30 aldera, Bilboko Arbolantxa zeharkaleko eraikin bateko hirugarren solairuan.

Sua sukaldeko ke-kanpaian piztu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Suhiltzaileak Otxarkoaga albisteak