Gizartea -
Espainiako Itzulia
Patxi Lopez Itzuliko segizioarekin batera izango da tarte batean
Lehendakariak Espainiako Itzuliarekin bat egingo du, parte-hartzaileak, Nojatik (Kantabria) irten eta gero, Bilbora iritsi baino lehen.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak Espainiako Itzuliaren parte-hartzaileekin bat egingo du biharko etaparen zati batean, Bizkaian. Duela 33 urtetik lehenengoz aldiz pasatuko da Euskaditik proba.
Parte-hartzaileak, Nojatik (Kantabria) irten eta gero, Bilbora iritsi baino lehen bat egingo du lehendakariak Espainiako Itzuliarekin. Gueñesen (Bizkaia)elkartuko da segizio ofizialarekin.
Eusko Jaurlaritzak Espainiako Itzulia babestu du, "Euskadi, goza ezazu" markaren bidez. Informazio turistikoa eta gastronomikoa eskaintzen duen postu bat izan du, 1.200 pertsona pasatu dira bertatik, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.