Gizartea -

Exhibizionismoa

Gizon bat atxilotu dute ustez exhibizionismo delitua egiteagatik

Gertakarien erantzulea identifikatu, atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten.

Iruñeako Polizia Munizipala. Irudia: EITB.
Iruñeako Polizia Munizipala. Irudia: EITB.
Iruñeako Polizia Munizipala. Irudia: EITB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Poliziaren Buruzagitza Nagusiko Polizia Nazionaleko agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu dute, Iruñeko autobus geltokian exhibizionismoaren delitu bat egin izana egotzita.

Polizia Nazionalak ohar baten bidez azaldu duenez, asteartean “Estatuko Segurtasun Indarretako kide batek” egindako dei bati esker jakin zuten gizon bat “Nafarroako hiriburuko autobus geltokian hainbat adingaberen aurrean masturbatzen ari zela”.

Deia jaso ostean, Hiritarren Segurtasuneko Brigadako kideak geltokira bertaratu ziren, Polizia Judizialeko agente batekin batera. Biktimak eta lekukoak galdekatu eta salatutako gertakariak baieztatu ostean, agenteek susmagarria identifikatu eta atxilotu egin zuten, eta polizia-etxera eraman zuten ondoren.

Familiak eta Emakumeak Artatzeko Unitateak atestatua bideratu ondoren, Iruñeko guardiako instrukzio-epaitegiaren esku utzi zuen, modu telematikoan, kasua bere gain har dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak