Gizartea -

ISTRIPUA

11 urteko neska donostiar bat larri, Aiegiko kanpin batean bizikletatik erori ondoren

Nafarroako Foru Polizak jakitera eman duenez, bizikletan zebilela bide ertzeko zuhaixka baten kontra jo du eta lurrera erori da.

Foruzain bat, istripuaren tokian. Argazkia: Foru Polizia
Foruzain bat, istripuaren tokian.
Foruzain bat, istripuaren tokian. Argazkia: Foru Polizia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 urteko neskato donostiar bat larri eraman dute erietxera, Aiegiko (Nafarroa) kanpin batean bizikletatik erori ondoren. Antza, bide ertzeko zuhaixka baten kontra jo du, eta lurrera erori da.

Foru Poliziak jakinarazi duenez, hasiera batean, Lizarrako Garcia Orkoyen Ospitalera eraman dute umea, baina zaurien larritasuna ikusita, Nafarroako Ospitalera eraman dute ondoren. Pediatria saileko Zaintza Berezien Unitatean dago ingresatuta.

Aiegiko Iratxe kanpinean izan da istripua. Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra Foruzaingoa