Gizartea -
Deustuko ikasturtearen hasiera
Patxi Lopez: 'ETA amaitzea lortu dugu, ia'
"Biktimen oroimena behar bezala zaindu” behar dela esan du lehendakariak Deustuko Unibertsitatean, 2011-2012 ikasturtearen hasiera ekitaldian.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan, demokratek "terrorismoaren gaitza amaitzea lortu dute, ia”, ETA hainbat urtez "gure arteko konfiantza" hondatzea saiatu ostean.
Lehendakariaren esanetan, "askatasuna eta konfiantza batera doaz"; hortaz, "biktimen oroimena behar bezala zaintzeko" eskatu du.
Patxi Lopez Deustuko Unibertsitateko ikasturtearen hasieran egon da, eta hezkuntzaren balioak ekonomikoagoak diren beste batzuengatik galtzen ari direla ohartarazi du.
Halaber, "ekonomia gizartearen tresna bihurtu beharra" azpimarratu du; ildo horretan, "gizartea ez da espekulazioa soilik bilatzen duen ekonomiaren mende egon behar", esan du.
"Gure herriak agian berritu behar diren kultura eta balio batzuk behar ditu. Erreminta berriak behar ditugu gehiago eraikitzeko eta solidarioagoak izateko, barruan eta kanpoan; ekimen berritzaileak, behar ditugun lanpostuak sortzeko", esan du lehendakariak bere hitzaldian. Halaber, "guztion oparotasuna bilatzen duten enpresaburuak" behar ditugula adierazi du.
Azkenik, hezkuntzari "krisiaren aitzakiarekin zenbait tokitatik hozkadak eman nahi izatea" salatu ditu Patxi Lopezek; lehendakariaren iritziz, hori zerbitzu publikoak "etengabe desegitea" ekartzen ari da.