Gizartea -
Herri Haur Eskola
HE Gurasoak-ek eskola zabalduko Iruñean "euskarazko plaza eskasiaren" aurrean
Aurrematrikula epea uztailaren 2tik 10era izango da. "Iruñeko Udalaren zein Nafarroako Gobernuaren interes falta", kritikatu ditu plataformak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
HE Gurasoak plataformak larunbat honetan azaldu du Herri Haur Eskola herrikoi bat irekiko duela Iruñeako Decathlon inguruan. Aurrematrikula epea uztailaren 2tik 10era izango da, modu presentzial eta telematikoan.
Plataformaren arabera, eskola berria hainbat gurasok osatutako kooperatiba batek zuzenduko du “euskarazko haur eskolen plaza eskasiari eta Iruñeako Udalaren zein Nafarroako Gobernuaren interes faltari” irtenbide modura.
Nolanahi ere plataformak adierazi duenez, ikasturte honetarako laguntza ekonomikoak eskatzeko eta datorren ikasturteari begira “Herri Haur Eskola itxi eta sistema publikora itzultzeko” bide bat bilatu ahal izateko gainerako alderdi politikoekin biltzen ere jarraituko du.
“Lokal horrek lizentzia dauka eta ez du eraikuntza lan beharrik. Erabiltzeko prest dago eta bere kokalekuak urrun bizi diren eta autoan mugitu behar duten familiei bertaratzea errazten dio”, azaldu du plataformak.