Gizartea -
12 urte ditu umeak
Emakume bat atxilotu dute zaintzen zuen umeari sexu erasoa egiteagatik
Umearen amak zaintzailea salatu zuen emakumea umearekin bere etxeko sofan larrua jotzen aurkitu ostean.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak emakume bat atxilotu du zaintzen zuen umeari sexu erasoa egiteagatik.
Poliziak agiri batean jakinarazi duenez, joan den irailaren 6an umearen amak zaintzailea salatu zuen emakumea umearekin sofan larrua jotzen aurkitu ostean.
Amaren hitzetan, zaintzaile bat hartu zuen umea zaintzeko eskola ostean, eta urte hasieran 53 urteko G. M. C. S brasildarra kontratatu zuen; izan ere, lagun batek berri onak eman zizkion.
Ordutik jokabide ona izan duela esan du, baina irailaren 6an sexu harremanetan aurkitu zuen bere semearekin.
Adingabearen kontakizunaren arabera, sexu harremana zuten laugarren aldia zen, eta emakumeak mehatxu egin ziola esan zuen.
Emakumeak Bartzelonara ihes egin zuen, eta salaketa jarri ostean, Poliziak atxilotu egin du Bartzelonan.