Gizartea -

Istripu larria Nafarroan

46 urteko motozale iruindar bat hil da Aosen (Longida)

Ezbeharra 17:18 aldera gertatu da NA-150 errepidean (Iruñea-Aoiz-Irunberri). Motozalea errepidetik atera da, eta aparkaturik zegoen auto baten kontra egin du talka.

46 urteko motorzale iruindar bat hil da Aosen (Longida). Argazkia: Foruzaingoa
46 urteko motorzale iruindar bat hil da Aosen (Longida). Argazkia: Foruzaingoa
46 urteko motorzale bat hil da Aosen (Lónguida)

0:49

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko motozale iruindar bat hil da arratsaldean Aosen (Longida). Motozalea errepidetik atera da, eta aparkaturik zegoen auto baten kontra egin du talka.

Ezbeharra 17:18 aldera gertatu da, NA-150 errepidearen (Iruñea-Aoiz-Irunberri) 20,3 kilometroan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Motorreko gidaria bakarrik zihoan, eta bertan hil da. Gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egitera.

Foruzaingoa istripua ikertzen ari da. Iruñeko eta Zangozako foruzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak