Gizartea -
Gertaera
Gizon bat hil da Lagako hondartzan, Bizkaian
Antza denez, gizona (66 urte ingurukoa) bihotzekoak jota hil da igeriketan zegoen bitartean.
Erredakzioa
66 urte inguruko gizonezko bat hil da goizean Lagako hondartzan, Bizkaian, Herrizaingo Sailak eitb.comeri esan dionez.
Lehenengo datuen arabera, eta bertaratutako medikuaren esanetan, gizonak bihotzekoa izan du, eta han hil da.
Ehorztetxea eginbideak egiten ari da hilotza mugitu ahal izateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea