Gizartea -
Hamaika hilabetez desagertuta
Taxi-gidari baten hilotza aurkitu dute Lugon, auto baten maletategian
Auzitegiko medikuak egindako lehen azterketaren arabera, hilotzak ez dauka inolako indarkeria zantzurik. Ondorioz, litekeena da berez hil izana.
Erredakzioa
Ostiralean Vilalban (Lugon) auto baten maletategian aurkitutako hilotza Oviedon iragan urrian desagertutako taxi-gidari batena zen.
Informazioa Vilalbako Poliziak baieztatu dio Europa Press albiste agentziari. Autoaren eta gidariaren desagerpena 2010eko urrian salatu zuten Oviedon.
Autoaren miaketa eta auzitegiko medikuak hildakoari egindako lehen azterketaren arabera, ez da indarkeria zantzurik aurkitu. Ondorioz, litekeena da taxi-gidaria berez hil izana. Datua ondorengo autopsiak baieztatu du.
Guardia Zibilak pertsona baten hilotza aurkitu zuen ostiralean, Vilalbako autobus geltokitik gertu aparkatutako auto baten maletategian.
Aurkikuntza 22:00etan egin zuten, bertatik ateratzen zen kiratsa ikusita, abisua jaso eta gero. Autoa Lois Peña Novo kalean aparkatuta zegoen eta bertako bizilagunek Eiropa Pressi esandakoaren arabera, autoak "denbora dezente" zeraman han.