Gizartea -
Ungino kobazuloan
Hilotz bat aurkitu dute Gorobel Mendilerroko kobazulo batean, Araban
Gorpua lozaku batean zegoen eta ez zuen indarkeria arrastorik. Lehen susmoen arabera, duela hiru hilabete desgertutako gizonezko baten gourpua izan liteke.
Erredakzioa
Ertzaintzaren Talde Mugikorreko erreskate taldeek gizonezko baten hilotza atera dute Ungino Kobazulotik, Aiarako udalerrian.
Gorpua leizea ikuskatzen ari zen espeleologo batek aurkitu du eta larrialdietako zerbitzuei abisua eman die. Hilotza lozaku batean zegoen eta ez zuen indarkeria zantzurik.
Gertaera larunbat honetako 14:15ean izan da, Gorobel Mendilerroko Ungino Kobazuloa miatzen ari zen espeleologo batek hilotzarekin topo egin duenean.
Berehala abisua eman die Larrialdietako Zerbitzuei eta horiek biktimaren erreskatea martxan jarri dute. Gizonezkoaren hilotza kobazuloaren ibilbidearen erdian zegoen lozaku batean zegoen.
Hildakoa nor den ez dakite
Biktimaren gorpuan ez dute indarkeria arrastorik sumatu eta Salmanton herrira eraman dute lehenengo, eta ondoren Gasteizeko Patologia eta Auzitegi Medikuntza Zerbitzura.
Ertzaintzak biktima nor den eta gertatutakoa argitzeko ikerketa abian jarri du. Hala ere, lehen susmoen arabera, hilotza duela hiru hilabete desagertutako gizon batena izan liteke.