Gizartea -

Zaldibarko lur-jausia

Zabortegia handitzeko erabakia "maila moral baxukoa" dela uste du Zaldibar Argituk

Zaldibarko zabortegiko 1. biltegia handitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak; 804.000 metro kubikokp hondakinak jasotzeko ahalmena izango du.

Zaldibarko zabortegia. Irudia: Eusko Jaurlaritza.
Zaldibarko zabortegia
Zaldibarko zabortegia. Irudia: Eusko Jaurlaritza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibar Argitu plataformak "maila moral eta politiko baxukotzat" definitu du Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegia handitzeko baimena eman izana, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze aurkitzeko lanek aurrera jarraituko dutela argudiatuta.

Zaldibarko zabortegiko 1. biltegia handitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak; 804.000 metro kubikoko hondakinak biltzeko ahalmena izango du, eta lurperatutako bi beharginen bilaketarekin jarraitzea eta lursaila egonkortzea ziurtatuko du, 13,4 milioiko kostuarekin.

Bi langileak zabortegi industrial horren hondakinen azpian lurperatuta daude, eta haien gorpuak Eusko Jaurlaritza bilatzen ari da, joan den otsailaren 6an zabortegia behera etorri zenetik.

Zaldibar Argitu plataformak ohar batean azaldu duenez, Verter Recycling enpresak egindako "arau-hauste guztien ostean", "zaila da ulertzea" Eusko Jaurlaritzak konpainia horri isurketa biltegi berri bat sortzeko emandako baimena.

Gainera, zalantzan jarri du, Eusko Jaurlaritzak argudiatu duen bezala, bi langileen erreskatea jarraitzeko gordailu berri bat sortzea beharrezkoa izatea.

"Erabaki hau justifikatzeko han dauden bi pertsonak erabiltzea maila moral eta politiko baxukoa iruditzen zaigu", gaitzetsi du plataformak.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak, une honetan "jardunekoa" dela gogorarazi dute, jarduera horrek ingurumenean duen eragina kontuan hartu ez izana deitoratu du.

Erabaki horrek Zaldibarko zabortegitik gertuen dauden herrietako biztanleen "kezka eta haserrea" areagotu duela gogorarazi du plataformak, eta krisi honen kudeaketaren aurkako manifestazioa deitu du Eibarren (Gipuzkoa) larunbaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Eusko Jaurlaritza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Ingurumena Durangaldea gaur