Gizartea -

Koronabirusa

Remdesivir botika behar duten gaixoentzat bermatuta dagoela adierazi du Murgak

Ameriketako Estatu Batuetan Remdesivir antibiralaren erosketa masiboa aipatu du Murgak.

Remdesivir sendagaia "batez ere, saiakuntza klinikoetan" erabiltzen da. Irudia: EFE.
Laborategi baten irudia
Behar duten gaixoentzat Remdesivir botika bermatuta dagoela esan du Murgak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Remdesivir antibirala egondo dela ziurtatu du Euskadin covid-19a duten pazienteentzat eta sendagaia behar dutentzat. Botika, batez ere, EAEko ospitaleetako saiakuntza klinikoen esparruan erabiltzen da.

Gasteizen emandako prentsaurreko batean, Murgak Estatu Batuetan Remdesivir antibirala masiboki erostearen inguruan aritu da; izan ere, adierazi duenez, euskal ospitaleetan "batez ere, saiakuntza klinikoen barruan" zeuden pertsonei eman zaie, baina "kasuren batean erabilera errukiorra deritzona ere izan du, alternatiba terapeutikorik egon ez denean eta antzeko onura lor daitekeela uste izan denean".

Azaldu duenez, saiakuntza kliniko horiek "martxan" daude, eta botika hori "bermatuta dago", "saiakuntza horiek egiten dituzten laborategiek, ikerketa zentroekin eta institutuekin elkarlanean, administratzen jarraituko dutela bermatu dutelako". Beraz, "Euskadin botika hori behar duten pertsonak baleude, une honetan jasoko lukete".

Murgaren aburuz, "zuhur jokatu behar da"; izan ere, "oraingoz, eraginkortasuna paziente zehatzetan soilik dago identifikatuta, paziente oso larriak baitira, eta horrek gaixotasunaren bilakaera moteltzen du", eta, beraz, "onura frogatuta dago, baina mugatua da".

Osakidetzan sendagai horren erabilera saiakuntza klinikoetan erabiltzen dela azpimarratu du ("orain arte izan duen baimena da"), eta alternatiba terapeutikorik ez dagoenean hartzen da, Murgak adierazi du, "indikazioa orokortuz gero, orduan baloratu beharko lirateke beharrak".

Sailburuak azpimarratu duenez, saiakuntza klinikoek "oso egoera zehatzetan dute erabilgarritasuna, beharbada, covid-19ak kutsatzen dituen pertsonen % 2,3 edo 4an". Hori dela eta, herritarrak lasaitu nahi izan ditu, izan ere, zehaztu duenez, "pertsonen % 100ean edo kopuru hain handietan ez da botika hain eraginkorra".

Nekane Murgak adierazi du, "aurretik identifikatu zen dexametasona botikak arnas gutxiegitasuna edo inflamazio larriaren erreakzioa erakusten zuten pertsonengan handiagoa izan zitekeen portzentaje batentzat indikatuta dago", hala ere, Remdesivir sendagaiak une honetan "baxua" den indikazioa du.

Hortaz, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak berretsi du Remdesivir sendagaia saiakuntza klinikoetan erabiltzen ari direla, eta, ondorioz, "botikak bermatu ditzakegu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Osasun albisteak Sendagaiak Koronabirusa