Gizartea -

Koronabirusa

Ahoko antiseptikoak, COVID-19aren transmisioa prebenitzeko tresna?

Madrilgo Complutense Unibertsitateak azaldu duenez, ahoa garbitzearekin kutsatuen birus karga jaitsi daiteke, eta transmisioa murriztu.

'Clinical Oral Investigations' aldizkariak argitaratu du lana. Artxiboko argazkia: PXHERE
'Clinical Oral Investigations' aldizkariak argitaratu du lana. Artxiboko argazkia: PXHERE
'Clinical Oral Investigations' aldizkariak argitaratu du lana. Artxiboko argazkia: PXHERE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Complutense Unibertsitateko Odontologia Fakultateko talde batek argitaratu duenez, ahoko antiseptikoak koronabirusaren transmisioa prebenitzeko tresna bat izan daitezke.

Ikertzaileek 2020ko apirilaren 30era arteko literatura zientifikoaren azterketa bat egin dute, koronabirusa, ahoa eta eragile antimikrobianoak ardatz. Besteak beste, kloruro zetilpiridinio (CPC), klorhexidina, pobidona iodatu eta hidrogeno peroxidoaren erabilerak birus mota zehatzetan izan dezakeen eragina aztertu dute zientzialariek.

Clinical Oral Investigations aldizkariak 'Is the oral cavity relevant in SARS-CoV2 pandemic?' artikulua argitaratu du. “Pobidona iodatua edo kloruro zetilpiridinoa (CPC) duten ahoko antiseptikoek gaixotasunaren larritasuna eta transmisio arriskua murrizten lagundu dezakete, pertsona kutsatuen ahoan birus karga gutxituz”, ondorioztatu du ikerketak.

Txostenaren arabera, birusak organismoan sartzeko duen bide nagusietako bat da ahoa, baita sudurra eta begiak ere. Birusa ahoan mantentzeak transmisioa errazten du, pertsona kutsatuak hitz, eztul edo arnas egiterakoan jaurti ditzakeen tanten bidez.

Listu-guruinak SARS-CoV-2aren gordailu dira sintomarik ez duten pazienteetan

SARS-CoV-2 koronabirusa, ACE2 proteinarekin bat egiten duenean, kutsatzeko kapaz da. Proteina hori gorputzaren zelula batzuetan dago. Birika-albeoloetan esaterako, horregatik eritasunak arnas sistemari eragiten dio. Konkretuki, listu-guruinak SARS-CoV-2aren gordailu dira sintomarik ez duten pazienteetan, eta mihi, hortzoi eta ahosabaiari itsatsita daude. 2020ko otsailean argitaratutako azterketa baten arabera, ACE2 errezeptoreak ahoan aurkitzen dira batez ere, mihiaren gainean bereziki.

Guzti horregatik, egileen hitzetan, “ahoa birusaren sarrera zein irteerarako atea da, eta arrisku handiko fokua gaixotasuna garatzeko orduan, ACE2 errezeptoreen presentziagatik”.

“Birus karga gaixotasunaren larritasunarekin harreman zuzena du”, ebatzi dute. Honenbestez, ahoa antiseptikoekin garbitzeak gaixotasunaren larritasuna eta transmisioa murrizten lagunduko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Osasun albisteak Koronabirusa