Gizartea -

Gertakaria Nafarroan

Errenteriako gizon bat hil da Igantzin, bizikleta batetik erorita

Gertakaria 12:30 aldera jazo da Irisarri Land abentura parkean. Antza denez, 51 urteko biktimak buruan kolpea jaso du, baina bihotz-birikak ere gelditu zaizkio.

Gertakaria jazo den mendi-bidea, Igantziko Irisarri Land abentura parkean. Argazkia: Foruzaingoa
Gertakaria jazo den mendi-bidea, Igantziko Irisarri Land abentura parkean. Argazkia: Foruzaingoa
Gertakaria jazo den mendi-bidea, Igantziko Irisarri Land abentura parkean. Argazkia: Foruzaingoa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko errenteriar bat hil da igande honetan, Igantziko (Nafarroa) Irisarri Land abentura parkean, bertako pista batean erorikoa izan ondoren, Diario de Navarra-k aurreratu duenez.

Gertakaria 12:30 aldera jazo da. Dirudienez, biktimak buruan kolpea jaso du, baina bihotz-birikak ere gelditu zaizkio.

Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Hildakoa talde baten barruan parkea bisitatzen ari zen. Bizikleta batean zihoan, eta erori egin da pista batean. Hala ere, heriotza erorikoaren ondorioz hartutako kolpeagatik edo arrazoi naturalengatik gertatu ote den ikertzen ari dira.

Elizondoko foruzainak, Doneztebeko talde mediko bat eta helikoptero bat bertaratu dira, baina azkenak ez du esku hartu, gizona tokian bertan hil egin delako.

Gorpua Iruñeko Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, bertan autopsia egiteko eta heriotzaren arrazoiak zehazteko.

Bestalde, Irisarri Land parkeko zuzendaritzak heriotzaren arrazoiak zehaztuko dituzten ikerketen emaitzei itxarotea eskatu du. Hala ere, “protokoloen prozedurak bete ditugu”, azpimarratu du.

Parkeko zuzendaritzak “hildakoaren senideei eta lagunei doluminak” eman dizkie.

“Autopsiako emaitzen zain gaude. Ikerketa bat abiatu dute heriotzaren zergatik zehazteko”, nabarmendu dute. “Prozedurak” berriz aztertu dituztela, eta “ezarritako protokoloak” bete direla erantsi du zuzendaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak