Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Autobus gidari bat garun heriotzan, Baionan izandako eraso bortitz baten ondorioz

Biktima bortizki kolpatu zuten, maskararik gabe zihoan bidaiari bati autobusera igotzea debekatu ostean. Bost pertsona atxilotu dituzte erasoarekin harremana dutelakoan.

Erasoa Balishoneko geltokian gertatu zen. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.
Erasoa Balishoneko geltokian gertatu zen.
Erasoa Balishoneko geltokian gertatu zen. EiTBren bideo batetik hartutako irudia.

ETB | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionako autobus gidari bat garun heriotza egoeran dago, igande honetan COVID-19aren aurkako babes maskararik gabeko bidaiariak eramateari uko egiteagatik eraso eta bortizki kolpatu ondoren.

Sindikatuetako iturrien arabera, gizonezko batzuek gidariari eraso egin zioten, ez zielako autobusean sartzen utzi nahi izan txartelik eta maskararik gabe eta txakur batekin sartzen saiatzen ari zirenean. Gidaria ibilgailutik jaitsi zen, pasatzen ez uzteko, eta, une horretan, gazteetako batek atzetik buruan jo zuen.

Gertaera igandean izan zen, Balinchongo geltokian. Biktima konorterik gabe zegoen larrialdi zerbitzuek artatu zutenean, eta oso larri eraman zuten ospitalera.

Guztira, bost pertsona atxilotu dituzte, Baionako fiskalak jakitera eman duenez.

Erasoari erantzuteko, Chronoplus garraio sareko sindikatuek lanuzteak egin dituzte astelehen honetan Baionan, Biarritzen eta Angelun, eta zerbitzua gutxienez bederatzi lineatan geldiarazi dute, sarearen webgunearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak