Gizartea -

Erasoa

Emakume bat zauritu dute Eibarren, labana batekin erasota

Ertzaintza labankadaren egilearen bila ari da eta ez du ustezko erasotzaileak biktimarekin duen loturaren inguruko daturik eman, baina genero indarkeria kasu bat dela uste du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati laban batekin eraso egin dion ustezko egilearen bila ari da Ertzaintza Eibarren; genero indarkeria kasu bat izan dela uste du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakaria 15:40an izan da, Sostoa-Tarren kalean; ikertzen ari diren arrazoiengatik, emakumeari arma zuri batekin egin dio eraso eta hanka zauritu dio.

Biktima Mendaroko ospitalera eraman dute, eta zauriak sendatu dizkiote.

Segurtasun Sailak ez du ustezko erasotzaileak biktimarekin duen loturaren inguruko daturik eman, baina genero indarkeria kasu bat dela dioen hipotesiarekin lanean ari dela baieztatu du.

Eibarko Udalak erasoa gaitzetsi du

Bestalde, Eibarko Udalak Ipurua auzoan izandako sexu-erasoa irmo gaitzetsi du, eta "erabateko gaitzespena" agertu du horren aurrean.

Ohar baten bidez, Udalak bere babesa adierazi dio biktimari, eta lehenbailehen sendatzea opa dio. Halaber, Berdintasun Saileko udal-zerbitzuak bere esku jarri ditu.

Eibarko Udalak "emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sozial nabarmena agerian uzten duen indarkeria matxista mota hori eta beste edozein" baztertu du. Ildo horretatik, "indarkeria matxistarik gabeko gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko" konpromisoa berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eibar Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak