Gizartea -

Koronabirusa

MOEk ez du baztertzen koronabirusaren aire-bidezko transmisioa

Benedetta Allegranzinik adierazi duenez, erakundearekin kolaboratzen dute apiriletik 'Clinical Infectious Diseases' aldizkarian argitaratu zen oharraren sinatzaile askok

MOEk adierazi du ez duela aire bidezko transmisioa baztertu. Argazkia: EFE
MOEk adierazi du ez duela aire bidezko transmisioa baztertu.
MOEk adierazi du ez duela aire bidezko transmisioa baztertu. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) esan du bertako adituek ez dutela baztertu koronabirusaren aire-bidezko kutsatzea, nahiz eta, oraingoz, orain arte emandako segurtasun aholkuak mantentzen dituztela azpimarratu.

Aire-bidezko transmisioaren inguruko zantzu berriak dauden arren, behin betikoak ez direla esan du Benedetta Allegranzik, MOEko Infekzioen Prebentziorako Unitate Globaleko kideak, eta horiek egoera "oso zehatzetan" ematen direla argitu du. Batez ere jende asko batzen den guneetan eta egoki aireztatu gabekoetan.

Adierazpen horiekin erantzun dio Allegranzik Clinical Infectious Diseases aldizkarian 239 zientzialarik izenpetuta argitaratu zen oharrari. Testuan, MOEri, koronabirusaren aire-bidezko transmisioaren hipotesia serio hartzeko eskatzen zuten eta batez ere, segurtasun distantziarako ezarritako neurriak nahikoa ez zirela salatzen zuten.

Adituak gehitu du MOEk oraindik leku itxietan bilerak ez egitea eta jende asko biltzen den ekitaldiak ekiditea gomendatzen jarraitzen duela. Baita aireztatze egokia egotea, segurtasun distantzia mantentzea eta azken hori ezin denean bete, maskarak erabiltzea ere.

MOEko Garatze Bidean dauden Gaixotasunen Departamentuko buruak, Maria Van Kerkhovek, ziurtatu du Clinical Infectious Diseasesen argitaratutako oharra sinatzen duten askok MOErekin kolaboratzen dutela orain dela hilabete batzuetatik.

"Harremana dugu apiriletik zientzialari talde horrekin, hainbat sare erabiliz eta ongi etorria ematen diegu mundu osoko kolaborazio zientifikoei", adierazi du.

Gainera, sinatzaileetako asko ingeniariak direal esan du eta haien laguntza oso garrantzitsua izan daitekeela onartu du, batez ere esparruetako aireztatzeari dagokionez.

MOEk gaixotasunaren transmisio-bide nagusia tanta txikiak (gaixoek hitz egiterakoan edo eztula egitean botatzen dituenak, esaterako) direla uste badu ere, Van Kerkhovek argitu du oraindik beste transmisio-bide batzuk aztertzen jarraitzen dutela, animalietatik gizakietara eta ametatik umeetara (haurdunaldian) tarteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea