Gizartea -

San Faustoko jaiak

Durangok bertan behera utzi ditu urriko jaiak

Horren ordez, Durangoko Udala udazkenean zenbait kultur ekitaldi antolatzeko aukera aztertzen ari da, kutsatzea saihesteko segurtasun neurriekin.

Durangoko jaietako artxiboko argazkia: Nerea Ayarzaguena
Durangoko jaiak
Durangoko jaietako artxiboko argazkia: Nerea Ayarzaguena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Faustoko Jai Batzordeak eta Durangoko Udalak bertan behera utzi dute herriko ospakizunen antolaketa, koronabirusak kutsatzeko "foku berriak" sortzea saihesteko.

Durangoko Udalak ohar batean jakitera eman duenez, urtero urrian ospatzen diren jai hauek bertan behera uzteko erabakia "erantzukizunagatik" hartu dute, eta "zentzugabea izango litzatekeelako hemen ezer gertatuko ez balitz bezala jokatzea".

Jai Batzordea osatzen duten taldeak "aho batez" iritsi dira akordio horretara, ekainetik hainbat bilera egin ostean.

Horren ordez, Durangoko Udala udazkenean zenbait kultur ekitaldi antolatzeko aukera aztertzen ari da, kutsatzea saihesteko segurtasun neurriekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Jaiak Osasun albisteak Koronabirusa