Gizartea -

BIDAIATZEKO GOMENDIOAK

Bilboko Udalak udan etxeetako lapurretak saihesteko zenbait aholku eman ditu

Udalak gogorarazi du beharrezkoa dela distantzia soziala gordetzeaz gain, maskarak erabiltzea garraio publikoan eta ibilgailu partikularretan, bidaiariak bizikidetza-nukleo berekoak ez direnean.

Bilboko Udaltzaingoko bi agente. Irudia: InfoBilbao.
Bilboko Udaltzaingoko bi agente. Irudia: InfoBilbao.
Bilboko Udaltzaingoko bi agente. Irudia: InfoBilbao.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udan etxebizitza asko hutsik denbora gehiagoz hutsik geratzearen ondorioz, lapurreta gehiago gertatzen dira. Horregatik, Bilboko Udaltzaingoak neurri erraz batzuk hartzea gomendatzen die herritarrei, ezustekorik ez izateko.

Etxebizitza babesteko neurriak

     - Ez esan kanpoan egongo zarela pertsona ezezagunen aurrean, leku publikoetan eta sare sozialetan, eta ez esan baliozko gauzak dauzkazula etxean.

     - Ez utzi kanpoan zaudela dioen mezurik atean edo telefonoaren erantzungailuan.

     - Egun batzuetan kanpora joan baino lehen, erabaki etxeko ateak eta leihoak sendotzea beharrezkoa den ala ez.

     - Eman beti giltza sarrerako ateari, “txartelaren metodoarekin” zabaltzerik ez izateko.

     - Ez utzi giltzarik oin-zatarraren azpian edo ezkutatuta. Seguruagoa da giltzaren kopia bat konfiantzako auzokoren bati edo senideren bati uztea.

     - Eskatu senide edo auzokoren bati heltzen zaizkizun gutunak hartzeko, pertsianak altxatzeko eta abar, inork nabari ez dezan etxean inor ez dagoela.

     - Irten baino lehen, itxi ondo uraren, argindarraren eta gasaren giltzak.

     - Etxean aldamioak badauzkazu, itxi leihoak eta pertsianak, ez eduki balio handiko objekturik kanpotik ikusteko moduan eta, ahal den neurrian, segurtasun-neurriak dauzkaten aldamioak aukeratu.

     - Etxera itzultzean atea bortxatu edo zabaldu dutela ikusiz gero, ez sartu eta ez ukitu ezer. Deitu berehala 112 (Ertzaintza) edo 092 (Udaltzaingoa) telefonoetara eta eman horren berri.

Segurtasun neurriak bidaietan

     - Bidaian joan aurretik, prestatu agiri pertsonalak (NAN, pasaportea, Gizarte Segurantzako txartela, etab.) eta ez eraman diruarekin batera.

     - Ez eraman diru-kopuru handirik aldean. Larrialdietarako diru-kopuru bat bereizi eta leku seguruan gorde.

     - Aireportuetan eta geltokietan, eduki zure gauzak beti begi bistan. Ez eraman beste pertsona batzuen gauza pertsonalik, oparirik edo paketerik, eta ez fakturatu beste pertsona batzuen bagajerik.

     - Gorde beti distantzia soziala eta gogoratu nahitaezkoa dela maskara erabiltzea garraio publikoan.

     - Autoan bidaiatzen baduzu, irten baino lehen ziurtatu galgen, direkzioaren, argien, gurpilen eta abarren egoera. Ahal dela, ez geratu argi gutxi duten edo jende gutxi dabilen kaleetan edo leku bazterretan. Ez utzi balio handiko gauzarik ikusteko moduan.

     - Erabili maskara ibilgailu partikularrean, bidaiariak bizikidetza-nukleo berekoak ez direnean.

     - Eduki pentsatuta ibilbidea eta ez jarri iristeko ordurik. Nekatuta edo ondoezik bazaude, geratu. Hartu atseden ordu bi edo hirutik behin, eta gogoratu alkohola kaltegarria dela eta otordu oparoek logura ematen dutela.

     - Ez ahaztu segurtasun-uhala erabiltzea autoan bazoaz. Motorrean edo ziklomotorrean bazoaz, gogoratu kaskoa derrigorrezkoa dela.

     - Adin txikikoek atzeko eserlekuetan joan behar dute. Ez utzi inoiz umeak bakarrik autoaren barruan.

     - Bidaia umeekin egin behar baduzu, ziurtatu ateak ondo itxita daudela eta jarri adingabekoei egokitutako jarlekuak.

     - Autoaren barrura intsekturen bat sartzen bada, geratu eta atera ezazu.

     - Matxura edo istripuren bat edukiz gero, kendu autoa galtzadatik eta jarri seinaleak behar bezala. Beste gidari batzuek ibilgailua geratzeko seinaleak egiten badizkizute, arreta handiz ibili.

     - Eguraldi txarrarekin, segurtasuneko distantzia handiagoa utzi eta erne egon. Egin kasu trafiko-seinaleei eta arreta handiagoz ibili hirietako erdiguneak gurutzatzen dituzunean.

     - Eraman autoaren giltzaren kopia bi eta bereizita gorde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo berriak Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Oporrak Lapurretak albisteak