Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Tratu txarren lehen zantzuen aurrean ekiteko eskatu dute
"Ez saltatu seinaleak. Bizitza aukeratu" lelopean kanpainak familian tratu txarren lehenengo zantzuen aurrean jokatu egin behar nabarmendu du babes mekanismoak lehenbailehen martxan jartzeko.
Erredakzioa
"Ez saltatu seinaleak. Bizitza aukeratu" da emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kanpaina berriaren leloa, eta familiartean tratu txarren lehen zantzuen aurrean ekitea zein garrantzitsua den nabarmentzen du, horrela babes mekanismoak lehenbailehen jarri baitaitezke martxan.
"Eraso larrienak hainbat jarrera bortitzen ondoren etortzen dira: isolamendua, irainak eta emakumearen autoestimuaren aurkako erasoak", esan du Leire Pajin Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun ministroak ekimen honen aurkezpenean.
Mezuak abenduaren 15era arte zabalduko dituzte, telebistako, irratiko eta prentsako iragarkien, kaleko publizitatearen eta Interneten bidez.
Jarrera horiek “erasotzailearen estrategiaren partetzat” hartzeko eskatu du ministroak, eta "ez bikote harremanaren parte bezala".
Azkeneko kanpainan, erasotzaileari "txartel gorria" ateratzeko deia egiten zuten erakundeek, eta orain indarkeria emakumeen aurkako jarrera ia ikusezinekin, emakumeek isolamendua sentitzea eta autoestimua galtzea dakarten portaerekin, hasten delako ideia du oinarri kanpainak. 5,1 milioi euroko aurrekontua du.
Soilik hildako emakumeen % 13k jarri zuten aurretik erasotzaileen kontrako salaketa, Pajinek nabarmendu duenez.