Gizartea -

migrazioa

"Aita Mari" Pasaiara iritsi da eta bizitzak erreskatatzeko lanean hasi da jada

Gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, itsasontzia Pasaiara heldu da, "portuan hainbat moldaketa egiteko baldintzarekin", SMHk jakitera eman duenez.

"Aita Mari" ostiral honetan iritsi da Pasaiako portura. Argazkia: EFE
"Aita Mari" ostiral honetan iritsi da Pasaiako portura
"Aita Mari" ostiral honetan iritsi da Pasaiako portura. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Aita Mari" ontzia, Gipuzkoako Salbamendu Maritimio Humanitarioa (SMH) gobernuz kanpoko erakundeak erreskate ontzi bihurtu zuena, gaur, ostirala, iritsi da Pasaiako portura, Italiako agintariek ia 50 egunez Parlemon "blokeatu" ostean.

SMHk azaldu duenez, Aita Mari ostiral honetan iritsi da Pasaiara, "Europak hala nahi duelako, ura egiten duen ontzi prekario batean jokatzea seguruagoa dela uste baitu, gurea bezalako itsasontzi batek erreskatatzea baino".

Hala ere, ohartarazi duenez, bere lanak "aurrera jarraitzen du" eta horrela prestatzen ari dira "eremura lehenbailehen itzultzeko". Gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez, Aita Mari itzuli egin da, "Italiako agintariek behartuta, itsasontziak ikuskatzeko araudia iruzurrez erabili dutelako".

"Aita Mari"k Pasaiara heldu da Italiako agintarien baimena jaso ostean, "oinarrizko portuan moldaketa batzuk egiteko baldintzapean", SMHk ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Aita Mari portuan egongo da aldaketa horiek egin arte, nahiz eta SMHk uste duen baldintza horiek "azpijoko adiministratibo" bat direla, ontziak Espainiako agintariek emandako ziurtagirietan jasota dagoen "araudia betetzen duelako".

"Makineria eta ekipamendu jakin batzuk eskatzen dizkigute", deitoratu dute.

GKEren ustez, Italia "nazioarteko araudiaren interpretazio oso interesatua" egiten ari da, "Mediterraneo erdialdeko erreskate ontziak husteko asmoz", eta, beraz, flota zibil orori baldintza horiek aplikatzen ari da, eta gaur bertan "Sea Watch ontzia ere blokeatu dute".

Aita Mariko arduradunek "jarduteko" eta "euren lanaren zorroztasuna eta euren administrazioak emandako ziurtagirien baliozkotasuna babesteko" eskatu diete Espainiako agintariei.

Aita Marik 44 pertsona noraezean erreskatatu zituen apirilaren 13an, ontzia Pasaiara itzultzen ari zenean eta osasun eta erreskate tripulaziorik ez zuenean.

Etorkinak Parlemon lehorreratu ziren, eta, Italiako Gobernuak ezarritako berrogeialdia igaro behar izan zuten, 49 egunez blokeatuta geratuz; SMHk zenbatu duenez, 55.000 euro baino gehiagoko gastua ordaindu behar izan du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Migrazioa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Pasaia Albisteak Errefuxiatuak Giza eskubideak GKEak Aita Mari