Gizartea -
69 eta 85 urteko emakumeak
Bi emakumeren gorpuak indarkeria zantzuekin, Alacanten eta Malagan
Poliziak jakitera eman duenez, aztarnek Alacanteko emakumeari (69 urte) lapurtzen ari zitzaiotenean hil zela adierazi dute, hala ere, beste hipotesi batzuk irekita daude.
Erredakzioa
Bi emakumeren gorpuak indarkeria zantzuekin aurkitu dituzte Alacanten eta Malagan. Lehena, 69 urteko emakumearena da, lotuta eta asfixia zantzuekin aurkitu dute haren Alacanteko etxean. Bigarrena, aldiz, 85 urteko emakume batena da, arma zuriagatiko indarkeria zantzuekin aurkitu dute haren bizilekuan, Enrique Cano Ortega kalean (Malaga).
Emakume baten gorpua lotuta eta asfixia zantzuekin, Alacanten
69 urteko emakume baten gorpua lotuta eta asfixia zantzuekin aurkitu dute haren etxean (Alacant). Nahiz eta ikerketak irekita jarraitu, emakumearen aurkako indarkeria izatearen ideia baztertu dute.
Poliziak jakitera eman duenez, aztarnek emakumeari (69 urte) lapurtzen ari zitzaiotenean hil zela adierazi dute, hala ere, beste hipotesi batzuk irekita daude.
Gorpua emakumearen etxean, Plako bulebarrean, aurkitu zuten atzo, 14:00etan. Ez dute inor atxilotu oraingoz.
Alacanteko medikuntza legaleko institutura eraman dute gorpua, datozen orduetan auzitegiko ikerketa egin diezaioten. Polizia nazionala egiten ari den ikerketan aurrerapausoak ematen lagun dezake horrek.
Arma zuriagatik indarkeria zantzuak dituen gorpua, Malagan
Arma zuriagatik indarkeria zantzuak dituen emakume baten (85 urte) gorpua aurkitu dute haren etxean, Enrique Cano Ortiga kalean, Malagan.
Biktimaren gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egiteko. Poliziak ikerketa bat ireki du.