Gizartea -

KORONABIRUSA

Galdakaoko adin txikikoen programa bat bertan behera, langile baten positiboagatik

Udalak Santi Brouard harmailen azpiko lokala ere itxi du, bertan aritzen baitzen langilea. Bestalde, Idiazabalgo haur eta begiraleek negatibo eman dute, baina 10 eguneko etxealdia egin beharko dute.

Galdakaoko ikuspegi bat. Argazkia: Jose Luis Cazallas
Galdakaoko ikuspegi bat.
Galdakaoko ikuspegi bat. Argazkia: Jose Luis Cazallas

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko Udalak bertan behera utzi du adingabeentzako esku-hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko programa, langile batek koronabirusean positibo eman ostean.

Horren ondorioz, Udalak Santi Brouard harmailen azpiko lokala ere itxi du, bertan aritzen baitzen langilea.

Jarduera honen enpresa arduradunak positiboaren berri eman dio Osasun Sailari eta beharrezko informazio guztia haren esku utzi du.

Udalak bizilagunei gogorarazi die "arreta handiz" jokatu behar dutela eta beharrezko neurriak hartu behar dituztela koronabirusaz kutsatzea saihesteko.

Idiazabalgo haurrek eta begiraleek negatibo eman dute

Bestalde, Idiazabalgo udaleku irekietako begirale batek positibo eman eta gero etxealdian ziren 13 haurrek eta aisialdiko 35 begiralek negatibo eman dute PCR proban.

Idiazabalgo Udalak jakinarazi duenez, guztiek emaitza negatiboa izan dute probetan, baina "kontaktu estutzat" hartzen dituztenez, 10 eguneko etxeko isolamendua egin beharko dute, eta orduan, errepikatu egingo diete proba.

Hildako bat eta 31 kutsatu gehiago eragin ditu COVID-19ak azken 24 orduetan EAEn

COVID-19ak hildako bat eta PCR bidez atzemandako 31 positibo berri utzi ditu EAEn azken 24 orduetan. Kasu berrietatik 17 Gipuzkoan izan dira, 12 Bizkaian eta bi Araban. Gainera, 43 kasu atzeman dituzte test azkar bidez (proba horrek pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Bizkaia Gipuzkoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa