Gizartea -
HILKETA
Bikotekidea hiltzea egotzita Bilbon atxilotutako emakumea, libre karguekin
Hilero, 1ean eta 15ean, epaitegietan agerraldia egin beharko du ustezko egileak epaiketa hasi arte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
35 urteko bikotekidea hiltzea leporatuta larunbat honetan Bilbon atxilotutako emakumea libre karguekin utzi du epaileak. Gizona hil egin da Bilboko ostatu batean bi sastada hilgarri jaso ondoren.
Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, epaileak 21:00ak aldera hartu du erabakia. Hilero, 1ean eta 15ean, epaitegietan agerraldia egin beharko du ustezko egileak epaiketa hasi arte.
33 urteko emakumea atxilotu dute, bere bikotekidea labankadaz hiltzea egotzita.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur goizaldean izan da erasoa, 03:45 aldera, Abando auzoko ostatu baten. Emakumeak labana batekin egin dio eraso gizonari, eta zauri larriak eragin dizkio.
Abisua jaso ondoren, Ertzaintza erasoaren tokira joan da, eta biktima lurrean aurkitu dute, konortea galduta. Anbulantzian eraman dute Gurutzetako Ospitalera, eta bertan hil da, handik gutxira.
Erasoaren izan lekuan zegoen emakumea, eta bikotekidearekin eztabaida izan ondoren hil egin duela aitortu dio Poliziari.