Gizartea -

Trafikoa

83 urteko gizon bat hil da Diman, 4x4 ibilgailua baso-bide batetik aterata

Suhiltzaileak bertaratu dira, biktima ibilgailutik ateratzera, barruan harrapatuta geratu baita. Berarekin zihoan adingabe bat zauritu egin da.

Iraulitako ibilgailuaren irudia. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak Twitter
Iraulitako ibilgailuaren irudia
Iraulitako ibilgailuaren irudia. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak Twitter

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lur orotako ibilgailu bat gidatzen zihoan 83 urteko gizon bat hil da igande eguerdi honetan Diman (Bizkaia), baso-bide batetik atera eta iraulita, SOS Deiakek eta Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Basotik zihoan 4x4 ibilgailu bat bidetik atera eta irauli da, Dimako Artaun auzoan. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta biktima ibilgailutik atera behar izan dute, bertan harrapatuta geratu baita. Osasun langileek artatu dute, baina hil egin da.

Adinekoarekin ibilgailuan zihoan 14 urteko senide bat ere zauritu da, eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak albisteak 112 SOS Deiak Arratia-Nerbioi azken ordukoa Errepideko istripuen biktimak