Gizartea -
Kirola
Bilbao Kirolak ikastaroetan izena emateko epea bihar hasiko da
Abonatuek bihar goizeko 09:00etatik irailaren 4ra eskaera egin dezakete, kiroldegietan instalatutako salmenta automatikoko terminalen bidez edo www.bilbaokirolak.eus webgunearen bidez.
eitb.eus
Bilboko Udalak hasiko du, bihar, asteazkena, uztailaren 15ean, 09:00etan, 2020/2021erako Bilbao Kirolak ikastaroetan izena emateko aurretiazko hitzordua eskatzeko epea. eta irailaren 6ra arte iraungo du.
Eskatzaileei zenbaki bat emango zaie, eta zenbaki horrek zozketan parte hartzeko eskubidea emango die. Zenbaki horrekin, urritik aurrera Bilboko kiroldegietan egingo diren kirol-modalitateetan izena emateko ordena zehaztuko da.
Abonatutako pertsona bakoitzak zenbaki bat eskatu ahal izango du kirol zentro bakoitzerako. Zenbaki hori kiroldegietan jarritako salmenta automatikoko terminalen bidez edo www.bilbaokirolak.eus webgunearen bidez eskatu daiteke.
Irailaren 8an Bilbao Kirolak elkartearen egoitzan egingo da zozketa –kiroldegi bakoitzeko zozketa bat–, eta data horretatik aurrera aurretiko hitzorduak esleituko dira, ateratako zenbakiaren hurrenkera korrelatiboan. Zozketa honen emaitzak irailaren 9tik aurrera kontsultatu ahal izango dira udal kiroldegietan, salmenta automatikoko terminaletan eta www.bilbaokirolak.eus webgunean jarritako zerrendetan.
Zozketaren ondorioz, familia-unitate berean elkarren segidako hitzorduak dituzten pertsonak bananduta geratzen badira aurretiko hitzorduaren esleipenean, lehenengo deialdia errespetatuko da, eta gainerako kideei hitzordu korrelatiboak esleituko zaizkie.
Aldez aurretiko hitzorduetan egun eta ordu bat esleitu zaie pertsona orori, eta hortik aurrera eskatutako ikastaroetan izena emateko aukera egongo da, baina horrek ez du bermatuko plazaren esleipena.
Irailaren 15etik aurrera izena emateko epea irekiko da kiroldegietan, salmenta automatikoko terminalen (TPV) eta www.bilbaokirolak.eus webgunearen bidez gauzatuko da. Abonatuei esleitu zaien hitzorduaren egunetik eta ordutik aurrera izena eman ahal izango dute.