Gizartea -

Zamudion

Gizon bat atxilotua, lankide bat eskorgarekin jotzen saiatzeagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Zamudion lankide bat eskorga jasotzaile batekin harrapatzen saiatzeagatik lantegian eztabaida bat izan ostean. Ertzaintzak hilketa saiakera egotzi dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erandioko Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo. Agenteek hilketa saiakera leporatu diote orga jasotzaile batekin lankide bat harrapatzen ahalegindu izanagatik, Zamudioko enpresa batean.

Erasoa 13:30 aldera gertatu zen. Gizon biak lanaren inguruko eztabaida bat izan zuten enpresa barruan. Eztabaida une horretan bukatu zen, ondoriorik gabe. Minutu bat beranduago, orain atxilotuta dagoen lagunak orga jasotzailea hartu eta bere lanpostuan zegoen lankidearengana gidatu zuen abiadura handiz. Beste lankide batzuek oihuka ohartu zuten biktima eta hau orgaren ibilbidetik aldendu zen inolako zauririk gabe. Palak biktimaren altueran jarrita zituen orgak bete-betean jo zuen makina astun baten aurka, azken hau metro eta erdi mugituz.

Jarraian, biktimak eta erasotzaileak borroka bat hasi zuten, euren lankideek biak banatu zituzten arte. Bai bata bai bestea kalterik gabe atera ziren.

Ertzaintzak gertatutakoaren berri izan zuen handik ordu batzuetara eta ikerketa bat abiatu zuen. Atzo arratsaldean Ertzaintzaren Erandiko Komisaldegian gertakarien egilea atzeman zuten: aurrekaririk ez duen 36 urteko gizonezkoa. Atxilotua datozen orduetan geratuko da epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea