Gizartea -
Lan-istripua
AHTren lanetan langile bat zauritu da, Tolosan
Lanean ari zela, bere makina Tolosako trenbidera erori da, eta tren zirkulazioa itxi behar izan dute Tolosa eta Legorreta artean.
Erredakzioa
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretako langile bat zauritu da Tolosan, San Esteban auzoan (Gipuzkoa), baso-lanetarako makinarekin lanean ari zela trenbidera erorita. Horren ondorioz, tren zirkulazioa itxi behar izan dute Tolosa eta Legorreta artean.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, istripua 11:40an izan da gaur, osteguna, Tolosa eta Alegia artean, Benta Haundin. AHTko langilea, Adifeko trenbidera erori da, baso-lanetarako makina batekin (enborrak eramateko makina bat) lanean ari zela. Oraindik ez dute jakitera eman zer dela eta gertatu den istripua.
Erortzearen ondorioz, langileak orkatila hautsi du. Istripua izan den lekuan artatu ondoren, Tolosako Andre Maria Zeruratzearen ospitalera eraman dute.
Trenbidea itxita
Adifeko iturriek azaldu dutenez, istripu honen ondorioz, trenbidea itxi behar izan dute Legorretaren eta Tolosaren artean. Gainera, Adifeko langileak gertakizunak eragin dituen kalteak ebaluatzera eta makina trenbidetik kentzera joan direla adierazi dute.
Renfek bere zerbitzuetan ordezko garraio plan bat jarri du erabiltzaileentzat.