Gizartea -

KORONABIRUSA

Ipar Euskal Herrian derrigorrezkoa da jada maskara leku itxietan erabiltzea

Zehazki, denda, supermerkatu, banku eta azoka estalietan beharrezkoa da maskara. Zinema aretoetan, ordea, maskara ez da derrigorrezkoa izango behin aretoan eserita.

Baiona. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Baiona
Ipar Euskal Herrian maskara jaztea derrigorrezkoa da gaurtik leku itxietan

1:10

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriko bizilagunek maskara jantzita eraman behar dute jada publiko orokorrarentzako espazio itxietara sartzeko. Izan ere, astelehen honetatik derrigorrezkoa da jada musukoa erabiltzea, koronabirusa zabaltzea saihesteko.

Zehazki, denda, supermerkatu, banku eta azoka estalietan beharrezkoa da maskara. Zinema aretoetan, ordea, maskara ez da derrigorrezkoa izango behin aretoan eserita. Bai antzokietan, bai hitzaldi aretoetan neurri bera aplikatuko da oraingoz.

Leku publiko itxietan maskara ez eramateagatik 135 euroko isuna jarriko dutela iragarri dute Frantziako agintariek.

Jean Castex Frantziako lehen ministroak ostegunean jakinarazi zuen neurria hasieran aurreikusitakoa baino astebete aurreratzeko erabakia hartu dutela. Senatuan bere gobernu programa azaltzeko egindako agerraldian, neurria ahalik eta azkarren aplikatzeko premian justifikatu zuen gobernuburuak neurria azkartzea.

Egun bat lehenago, Batzar Nazionalaren aurrean, Castexek berak abuztuaren 1a ezarri zuen betebehar hori indarrean jartzeko azken eguna, Emmanuel Macron presidenteak uztailaren 14ko jai nazionalaren harira emandako elkarrizketan agindutakoa.

Gobernuak neurri hori hartzeko orduan azkartzea behar zuela ziurtatu zuen Castexek, eta abuztuaren 1eko data "berandu" zela bere ustez.

Presidenteak asteartean ziurtatu zuen birusaren zirkulazioak gora egin zuela herrialdean, eta, horregatik, leku publiko itxietan maskara eramatera behartzeko eskatu zion Gobernuari.

Frantziak izurritearen agerraldi berriak atzeman ditu, Mayenne departamenduan bereziki, herrialdearen ipar-mendebaldean, 100.000 biztanleko 50 kutsatuko tasa gainditu baita.

Gobernuaren ordezkaritzak maskararen derrigortasuna ezarri du leku itxi guztietan, saileko sei udalerritan, eta, aldi berean, test-kanpaina bat abiarazi du, infekzio-fokuak isolatzen saiatzeko.

Hori dela eta, toki publiko itxietan maskara eramateko betebeharra ezarri dute agintariek, herrialde osoan zabaldu arte itxaron gabe.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da maskararen erabilera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Iparraldea Frantzia Baionako argazkiak Biarritz argazkiak Maule albisteak Donibane Garazi Hendaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Emmanuel Macron Zuberoa Koronabirusa Lapurdi Nafarroa Beherea Maskarak