Gizartea -

Tarragonan

Alabaren bikotekide ohia hiltzea leporatuta atxilotu dute

Biktima neska-lagun ohiaren gurasoen etxera joan zen, bien seme batekin bizi baita emakume gaztea bertan, eta eztabaida baten ostean, emakumezkoaren aitak hil egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek gizon bat atxilotu dute Ampostan (Tarragona), gizon gazte bat (alabaren bikotekide ohia) sastadaz hil izana egotzita. Dirudienez, eztabaida izan ostean, borrokan hasi ziren biak.

Biktima neska-lagun ohiaren gurasoen etxera joan zen bart, bien seme batekin bizi baita bertan emakumezkoa. Eztabaida hasi ostean, emakumezkoaren aitak gizonezkoa hil zuen arma zuri batekin.

Mossoek ustezko hiltzailea atxilotu eta ikerketa bat hasi dute gertaera aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea