Gizartea -

Araban

Legution kuartel bat egiteko baimena eman du Gobernuak

Kuartela suntsituta geratu zen 2008an, ETAk auto bonba batekin atentatua eginda. Guardia zibil bat hil zen eta hainbat pertsona zauritu ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legution (Araba) Guardia Zibilen kuartel berri bat egiteko baimena eman du Gobernuak. Hango kuartela suntsituta geratu zen 2008an, ETAk auto bonba batekin atentatua egin zuenean. Guardia zibil bat hil zen eta hainbat pertsona zauritu ziren. Gobernuak indarrean dagoen hirigintza-planteamendua aldatzeko eskatu du kaltetutako lur-azalari dagokionez, lanak aurrera eramateko. 2010eko urrian Legutioko Udalak, indarrean zegoen hirigintza-arautegiarekin bat etortzen ez zela pentsatuta, kuartel berria egiteko obren baimena ukatu ondoren hartu du erabaki hori Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea