Gizartea -
Bizkaia
Desagertuta zegoen Ondarroako bizilaguna familiarekin harremanetan jarri da
79 urteko gizonak senideei deitu die eta Ertzaintzak bertan behera utzi du hura bilatzeko dispositiboa.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak bertan behera utzi ditu Ondarroako 79 urteko bizilagun bat bilatzeko lanak, gizona familiarekin harremanetan jarri dela jakin ostean.
Senide batek ohartarazi zuenez, asteartea arratsaldean desagertu zen, etxetik Saturrarango hondartzara (Mutriku) paseoan joan zenean. Antza, egunero egiten du ibilbide hori, baina atzo ez zen etxera itzuli.
Horrela bada, goizeko 09:00etan haren bila hasi dira. Bilaketa-lanetan Ertzaintzak, suhiltzaileak, Itsas Salbamendua, Gurutze Gorria, DYA eta Saturrarango sorosleak ibili dira, besteak beste, helikoptero baten eta txakurren laguntzarekin.
Gizona familiarekin harremanetan jarri dela baieztatu ondoren, 18:00ak aldera, Ertzaintzak bertan behera utzi du dispositiboa.