Gizartea -
Adingabeen usteltzea
Urtebeteko zigorra, alaba adingabea argazkietan biluzik erakusteagatik
Amaren ekintzen ondorioz, neskatoak lo egiteko arazoak eta izaera arazoak izan ditu, beste zenbait kalte moralen artean.
Erredakzioa
R.M.C.G. emakumeak urtebeteko kartzela zigorra onartu du alaba adingabea argazkietan biluzik erakusteagaitik. Argazki horiek bideokonferentzia bitartez gizonezko ezberdinekin hitz egiten zuen bitartean erakusten zituen. Ondorioz, adingabeen usteltzea delitua egotzi diote.
Hasiera batean, Fiskaltzak bost urteko kartzela zigorra eta adingabearentzako 10.000 euroko kalteordainak eskatu zituen eragindako kalte moralengaitik. Hala ere, desfentsa eta akusazio partikularraren (neskatoaren aita) arteko akordioaren ondorioz, eskaera murriztu egin dute: urtebeteko kartzela zigorra eta 3.000 euroko eratzunkizun zibila.
Ministerio Publikoaren behin-behineko akusazioaren arabera, 2008. urtean emakumeak solasaldi sexualak izan zituen, bi aldiz, mobilaren kamera erabilita, zenbait gizonezkorekin.
Adingabeak hainbat arazo izan ditu
Beraiekin hizketan ari zela, alabaren gorputza erakusten zien, biluzik, eta beti aurpegia estalita. Amaren ekintzen ondorioz, alabak lo egiteko arazoak, izaera arazoak eta bestelako kalte moralak izan ditu.
Akusazio partikularrak bost urteko kartzela zigorra eskatu zuem hasiera batean, baina azkenean Fiskaltzaren eskaerarekin bat egin du, azken horrek zigorra murriztu baitzuen, argazkiak erakustean, amak alabaren aurpegia ezkutatu zuelako.