Gizartea -
Nafarroa
Neska gazte bat ito da Aragoi ibaian, Milagron
Inguruan zeuden pertsona batzuek topatu dute 18 urteko neskaren gorpua ur azalean, baina medikuak ezin izan du haren bizia salbatu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
18 urteko neska bat hil da arratsalde honetan Milagron, Aragoi ibaian bainatzen ari zenean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Gaztearen senideek ohartarazi dituzte larrialdi zerbitzuak 19:55 inguruan, uretan desagertu dela konturatu ostean.
Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Guardia Zibila, anbulantzia bat eta mediku talde bat bertaratu dira.
Larrialdi zerbitzuetako langileak iritsi baino minutu batzuk lehenago, inguru hartan zenbiltzan zenbait lagunek neskaren gorpua ur azalean ikusi eta erreskatatu egin dute. Medikua 30 minutuz saiatu da hura suspertzen, baina, tamalez, ezinezkoa izan da.
Hilotza Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko.