Gizartea -

Bizkaia

Emakume bat atxilotu dute Gueñesen lagun bat hiltzen saiatu izana egotzita

Gertakariak joan den goizalean jazo ziren udalerri horretako lonja batean. Biktima ospitalean dago, larri.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du ostiral honetan Gueñesen gizon bat hiltzen saiatu izana egotzita. Biktima Gurutzetako Ospitalean dago, eta bere egoera larria da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa joan den goizaldean jazo zen udalerri horretako lonja batean.  

Ertzaintzak ez du gertakariari buruzko xehetasun gehiagorik eman, eta ez du baztertu atxiloketa gehiago egiteko aukera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gueñes Enkarterri gaur