Gizartea -

Bizkaia

Bi borrokaldik hiru atxilotu eta bi zauritu utzi dituzte Bilbon

18, 22 eta 32 urteko atxilotuei lesio delitua egotzi diete. Istiluak Iturribiden eta Uribitarten gertatu dira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 32, 22 eta 18 urteko hiru gizon atxilotu ditu Bilbon. Bi borrokaldi izan dira goizaldean, Iturribiden eta Uribitarten. Bi pertsona zauritu dira liskarretan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aurreneko borroka 02:00ak aldera gertatu da Iturribide kalean. Gazte bat zauritu da istiluetan, eta Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute. Lepoan ebaki bat egin diote.

Erasotzailea inguruan zegoela esan diete lekukoek ertzainei. Ertzaintzak aurkitu eta atxilotu egin du lesio delitua leporatuta.

Lau ordu geroago antzeko beste borrokaldi bat izan da Uribitarte kalean. Gazte bat artatu behar izan dute osasun langileek. Antza denez, buruan botilakada eman diote.

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu lesio delitua egotzita, gertakariekin zerikusia zutelakoan. Biktimak eta lekukoek identifikatu dituzte.

Hiru atxilotuak polizia-etxean daude, epailearen esku uzteko zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak