Gizartea -
Gertaera
Emakume bat atxilotu dute Bartzelonan, seme adingabea hiltzeagaitik
Atxilotuaren bikotekideak eman dio abisua Poliziari. Agenteak gertaeraren lekura iritsi direnean haurraren hilotza aurkitu dute ohe batean.
Erredakzioa
Esquadra Mossoek emakume bat atxilotu dute Bartzelonan ustez seme adingabea hiltzeagaitik, Polizia kataluniarrak jakitera emandakoaren arabera.
Atxilotuaren bikotekideak eman dio abisua Poliziari. Agenteak gertaeraren lekura iritsi direnean haurraren hilotza aurkitu dute ohe batean.
Handik gutxira, Mossoek adingabearen ama atzeman dute biktimaren hilotza aurkitu duten etxebizitza berean.
Poliziak ez du ustezko hiltzailearen identitatea jakitera eman, ezta biktimaren adina ere.
Bartzelonako metropoli-barrutiko Ikerketa Sailak kasuaren ardura bere gain hartu du hilketaren inguruko guztiak argitzeko asmoz.