Gizartea -

Gi-638 errepidea

Trafikoa moztu dute bi noranzkoetan, Mutriku eta Deba artean, luizi baten ondorioz

Mendi-hegaletik hainbat harri jausi dira, 18:15 aldera, Gi-638 errepidean, Mutriku eta Deba artean.

Mutriku eta Deba arteko errepidea. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Trafikoa moztu dute bi noranzkoetan, Mutriku eta Deba artean, luizi baten ondorioz
Mutriku eta Deba arteko errepidea. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harri-jausia izan da arratsaldean Gi-638 errepidean, Mutriku parean, eta ondorioz bidea moztu behar izan dute bi noranzkoetan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Mendi-hegaletik hainbat harri jausi dira, 18:15 aldera, Mutriku eta Deba artean. Hori dela eta, herri-lanetako beharginak ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira, errepidea garbitzeko. Jadanik garbitu dute eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Deba Albisteak Mutriku