Gizartea -
Istripua
Emakume bat larri zauritu da AP-15 errepidean, Puiu parean, izan den istripuan
Ezbeharra 15:31n gertatu da AP-15 errepideko 55. kilometroan. Autoa bidetik atera da, eta bazter-babesa jo du bete-betean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
68 urteko emakume bat larri zauritu da AP-15 errepidean, Puiu parean, izan den trafiko istripuan.
Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, ezbeharra 15:31n gertatu da errepide horretako 55. kilometroan. Autoa bidetik atera da, eta bazter-babesa jo du bete-betean.
Nafarroako Suhiltzaileek Twitterren argitu dute emakumea Tafallako suhiltzaileek atera dutela ibilgailutik. Gobernuak zehaztu du hainbat lesio zituela, eta haren osasun egoera larria dela.
Horregatik, anbulantzian eraman dute Nafarroako Ospitalera (Iruñea).
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea