Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Auto-ilara kilometrikoak Mendaron, kamioi bat irauli ondoren

Istripua 10:30 aldera gertatu da, kamioia AP-8 errepideko 60. kilometroan irauli eta zamaren zati bat galtzadan galdu duenean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bateko gidaria zauritu da astelehen honetan AP-8 autobidean, Mendaron (Gipuzkoa), bere ibilgailua iraulita. Istripu horrek zortzi kilometroko auto-ilarak sortu ditu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, istripua 10:30ak aldera gertatu da, kamioia irauli eta zamaren zati bat galtzadan galdu duenean. Ondorioz, Ertzaintzak zirkulazioa Elgoibarretik desbideratu behar izan du.

Gidaria ibilgailuaren kabinaren barruan harrapatuta geratu da, baina suhiltzaileek erreskatatu dute, eta osasun-talde batek artatu du.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko helikoptero bat bertaratu da, eta zauritua ospitale batera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Sua amatatzeko lanen azken ordukoa