Gizartea -

EAEn

Telelaguntza zerbitzuak 25.000 erabiltzaile izango ditu 2012. urtean

Gemma Zabaleta sailburuak EAEko telelaguntza zerbitzu publiko berria aurkeztu du gaur. 'Beti On' izena du, eta ia 24.000 erabiltzaile ditu dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak telelaguntza zerbitzua 75 urtetik gorako pertsonei hedatzea erabaki du, nahiz eta pertsona horiek haien kabuz moldatzeko gai izan. Hala ere, pertsona horiek zerbitzua eskatu beharko dute.

Gemma Zabaleta sailburuak EAEko telelaguntza zerbitzu publiko berria aurkeztu du gaur. 'Beti On' izena du, eta ia 24.000 erabiltzaile ditu dagoeneko.

Uztailetik martxan dagoen zerbitzu honen helburua, menpekotasun egoeran dauden pertsonei modu independentean bizitza erraztea izango da.

Botoi bat sakatuta, erabiltzaileek behar duten gizarte eta osasun arreta jasoko dute, bai telefonoz eta baita etxean bertan ere.

Datorren urtearen amaierarako, zerbitzu honek 25.000 pertsona artatuko ditu, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.

Zerbitzu honek 5 milioi euroko aurrekontua du, eta erabiltzaileek 4 euroko hileroko kuota ordaindu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea