Gizartea -
Istripua
22 urteko gazte bat hil da Usurbilen izandako trafiko istripuan
Ezbeharra 20:38an gertatu da, N-634 errepidean, Bilborako noranzkoan. Kamioi baten aurka talka egin ostean, autoa irauli egin da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auto gidari bat hil da, kamioi baten aurka talka egin ostean, N-634 errepidean, Usurbil (Gipuzkoa) parean.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 20:38an gertatu da istripua, Bilborako noranzkoan. Bi ibilgailuek talka egin dute, eta kolpearen ondorioz, autoa irauli egin da.
Ertzaintza eta suhiltzaileak ezbeharra gertatu den lekura bertaratu dira. 22 urteko gaztea Donostiako Ospitalera eraman dute anbulantzian, eta ordu gutxira hil egin da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea