Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Lau gazte atxilotu dituzte Lleidan bikotekide ohi bati jipoitzeagatik

Esquadra Mossoek atxilotutako lau gazteek haietariko baten bikotekide ohiari eta egungo bikotekideari ustez eraso egin zieten, Tremp udalerrian, Lleidan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek lau gazte atxilotu ditu Tremp udalerrian, Lleidan, haietariko baten bikotekide ohiari (20 urtekoa) eta neskaren egungo bikotekideari jipoi basatia ematea leporatuta.

Gertaera joan den hilaren 16an jazo zen. Dirudienez, neska eta bere bikote berria kaletik zihoazen, lauko taldeak aurre egin zietenean. Mutila atxikitzen zuten bitartean, neskari eraso egin zioten.

Jipoia basatia izan zen eta horren ondorioz, neskak konortea galdu zuen eta Bartzelonako Vall d´Hebron Ospitalera eraman zuten. Besteak beste, neskak mailezurra apurtuta zeukan. Bikotekideak ere kolpeak jaso zituen, zauriak arinagoak baziren ere.

Poliziak lau gazteak atxilotu zituen gau hartan bertan. Marokoko herritarrak dira eta 18 eta 25 urte bitartekoak. Erasoa izan ostean Lleidara ihes egin zuten. Behin atxilotuta, haietatik hiru espetxera bidali ditu epaileak.

Jazoerak zirrara handia eragin du Tremp udalerrian, jipoia jaso zuen neskaren bikotekidea oso ezaguna delako. Emakumeen aurkako indarkeriaren azken kasua salatzeko asmoz, Rosa de Abril Emakumeen Elkarteak elkarretaratzen bat egin zuen astelehen arratsaldean. Bertan, 300 lagun inguru bildu ziren, Udalak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea