Gizartea -
Euskalmeten arabera
Udazkenaren hasierak euria eta tenperatura leunak ekarriko ditu
Ostiral honetan 11:05ean sartuko da sasoi berria. Hasieran ezegonkortasuna izango da nagusi; bigarren partean, berriz, eguzki une anitz izango ditugu baina izozteak ere emango dira.
Erredakzioa
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, anormaltasun azpimagarririk gabeko udazkena izango dugu EAEn, bai tenperaturei dagokionez baita euri mailari dagokionez ere. Sasoi berria datorren ostiralean sartuko da, irailaren 23an, 11:05ean.
Laburbilduz, udazkenaren lehenengo partean euriak eta tenperatura leunak izango ditugu hizpide. Bigarren partean, ordea, fronte hotzak etorriko zaizkigu baina eguzkiaz gozatzeko aukera ere izango dugu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea