Gizartea -

Zuberoa

Emakume bat hil da Kakuetako arroilan izandako luizian

Bikote bat eta haur bat ere zauritu dira ezbehar horretan, luizian eroritako harriekin kolpatuta.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko emakume bat hil da ostiral arratsaldean Kakuetako arroilan (Zuberoa), Sud Ouest egunkariak jakitera eman duenez.

Bikote bat eta haur bat ere zauritu dira ezbehar horretan, luizian eroritako harriekin kolpatuta.

Frantziako Poliziak aurreratu du egunotako beroa izan litekeela lur-jausiaren arrazoi nagusia. Oraingoz, Kakuetako arroila itxita dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zuberoa Erreskateak mendian Mendi kirolak gaur Zer gertatu da gaur Frantziako Pirinioetan?